Haurrekin egotea bizitzaren lokatzean murgiltzea da
Iazko udan, jardunaldi pedagogikoen harira HIK HASIko lagunek aldizkarirako egin zidaten erreportaia/elkarrizketa. Heziketaz, hazieraz, politikaz
KANALDUDEn mahai-ingurua: Hezkuntza alternatiboa 2
Kanaldude-k Irisarriko mediateka ederrean antolaturiko mahai-ingurua. Lagunarteko gaualdi gozo bezain mamitsua.
Haurtzaroa zaintzen ez duen gizarte bat gaixo egotera kondenatuta dago.
Haurtzaroan ereiten da helduaroan izanen garenaren oinarria. Hor ditu sustraiak geroko helduaren ahuleziak edo sendotasunak. Haurrak dira etorkizuna, eta haurrek haragiztatzen duten giza-potentzial horretan baizik ez du gizakiak esperantza izaten ahal.
Gure historia berrikustea beharrezkoa da haurrekin arduraz jokatu nahi badugu
Guraso, hezitzaile, edo herritar soil gisa haurrekin aritzeak bere baitan duen arduraz ohartzea da funtzio oinarrizko hori ongi egiteko eman beharreko lehen urratsa.