ANE ABLANEDO
“Ni, poz eta minen
zuhaitzetik edanaz,
berdetutako igali bat naiz,
hosto bakoitzean,malko bakoitzean,
zauri minberetan loratzen dena.”
B. Lertxundi
Ane Ablanedo nauzue, 1973ko udaberrian sortutako neska iruñearra. Lanbidez
unibertsitate irakaslea banaiz ere—UPPAn eta NUPen—begi kritiko zorrotzez
begiratzen dut egungo hezkuntza sistemaren nolakotasuna. Horregatik, pedagogia
berritzailean formatzailea naiz, haurtzaro libreago baten aldeko eginkizunean guraso
eta hezitzaileen aholkulari gisa.
Askatasuna ezarri dut ene bizitzaren ardatz, horixe delako osoki hazteko izakiok
behar dugun baldintza, loratu ahal izateko lur eremua, izateko tresna. Pertsonaren—
izan haur edo heldu—garapenerako eta gure herri menderatuaren biziraupenerako,
askatasuna zaindu, babestu, defendatu, borrokatu eta berreskuratu. Horixe da
nire jarduna.
Aldizkari, elkarte eta emankizun espezializatuen kolaboratzaile, hitzaldiak eskaini eta
artikuluak idazten ditut, pedagogiaz bezala euskal politikaz ere.
Letren maitale gisa, literatura idazle amateurra ere banaiz, tarteka.
Baiona eta Iruñea artean bizi naiz, kontent.